Manifestua

Lurraldea egituratzekoeta Planeta hozten duen Tren baten aldeko Borrokaren Astea

2021 Europako trenaren urtea izendatu izana aukera ezin hobea da, trena garraiobide seguru gisa, pertsonen zerbitzura dagoena eta ingurugiro jasangarria ahalbidetzen duena, sustatzeko eta lehentasun nagusi bihurtzeko.

PP eta PSOE alderdienondoz-ondoko gobernuek azken urteetan liberalizaziora eta pribatizaziora bideratutako tren-garraio politika egin dute, operadore pribatuak erakartzeko asmoz dirutza publiko itzela bideratuz Abiadura Handiko lineak eraikitzeko eta trenbide linea normal/arruntak (trena erabiltzen duten pertsonen %95ak erabiltzen dituztenak) alde batera utziz. Abiadura Handiak inbertsio publiko handiak kontsumitu ditu, eragin handia du ingurugiroan eta energiari dagokionez eta landa-gune asko isolatu ditu. Garraioaren kontzepzio hau zerbitzu publikoa emateko, lurraldea lotzeko eta trenbideak lur eremuak orekatzeko duen roletik urruntzen da.

20.000 biztanle baino gutxiagoko herrietako zerbitzuen murrizte progresiboak eragin zuzena du haien desagerpenean, izan ere, bertan bizi diren pertsonak garraio beharra baitute hezkuntza, osasuna edo era guztietako profesionalen kontsultak bezalako premia premiazko zerbitzuetara iritsi ahal izateko. Halaber, garraio-zerbitzu horiek ezinbestekoak dira genero biolentzia jasaten duten emakumeek tratu txar hori ematen den ingurunetik ateratzeko bide bat edukitzeko eta zerbitzu eta baliabide anitzetara sarbidea edukitzeko. Gainera, deszentralizatuta dagoen eta irisgarria den trenbide sare bat ezinbesteko tresna da hustutako guneak jende gaztearekin birpopulatzeko.

Bestalde, ezin dugu ahaztu larrialdi klimatiko egoera bat bizitzen ari garela eta trenbidea pieza gakoa da garraioaren ezinbesteko deskarbonizazio prozesuan. Errepidean eta ibilgailuan oinarritutako modelo oker baten aldeko apustuak trenbide sistema normal/arrunta eta elektrifikatua ahuldu ditu eta gaur egun rol garrantzitsua bete beharko lukete ingurumenaren aldeko borrokan. Lehentasuna izan behar du errepidez garraiatzen diren merkantziak eta pertsonak trenera aldatzeak. Trenbidea energetikoki garraiobide eraginkorrenetako bat eta isurtze gutxien dituena dela erreibindikatzen dugu. Mugikortasun jasangarriaren eta multimodalaren aldatzea, hiri bizigarriagoak sortzen eta lurraldea orekatzen laguntzen duena. Irizpide hauei erantzun beharko lioke garraioaren eta mugikortasunaren planifikazioak eta eztabaidak esparru guztietan, garraio globaletatik tokiko garraioetara, planeta hozteko asmoa duten ekintza arduratsuekin.

Trenaren aldeko plataformetatik eta manifestu hau sinatzen duten erakundeetatik, tren bidezko garraioak duen garrantzi sozial, lotzaile eta jasangarria ezagututa, garraio-politiketan erabateko aldaketa egiteko proposamena luzatu nahi diegu hiritarrei, mugikortasun jasangarriagoko baterantz gerturatzeko, zeinetan oinezko, bizikleta bidezko eta tren bidezko mugikortasuna lehentasuna izango den eta gainontzeko moduak subsidiarioak eta osagarriak izango diren ingurugiroarekiko duten agresibitatea minimora murrizten ez duten bitartean.

Proposamena aspektu hauetan oinarritzen da:

  1. Hiriak eta bertan pilatzen den jendetza berdiseinatzea oinez, bizikletaz eta trenez, eta taldeko beste garraio publiko modu batzuetan ibiltzean oinarritzen den mugikortasun sistemari lehentasuna emanez.
  2. Tren enpresa publikoen (estatukoak zein autonomikoak) zerbitzu eskaintza berdiseinatzea, sistema multimodala bermatzeko, konexio kadentziatuekin eta eskualdeko zerbitzuak distantzia luzekoekin modu egokian integratzeko. Hori dena herri guztiei zuzenean edo eskualdeko hiri nagusien bidez ondasun eta zerbitzuetara eta gainontzeko pertsonekin kontaktua edukitzeko irisgarritasuna errazteko, norberaren erreferentziazko herritik egun berdinean joan-etorria egiteko.
  3. Irizpide sozialak ezartzea, batez ere landa-gunean, tren garraio zerbitzuen ezabatze progresiboaren murrizketaren kontra borrokatzeko, hori baita despopulazioaren eta isolamenduaren kausa nagusia.
  4. Pertsona erabiltzaile guztiei trenera sarbide unibertsala bermatzea, eskuragarritasunari dagokionez (biztanle guztientzat eta talde zaurgarriei zuzendutako tarifa sozialekin) eta tren eta geltokietara sarbidea oztopatzen duten trabak kentzeari dagokionez.
  5. Trenetan beteko diren tokiak berdiseinatzea, edo beharrezkoa bada, badauden furgonetak erabiliz, bizikletan bidaiatu ezin dezaketen hiritarrei sarbidea errazteko. Halaber, ibilgailuen egokitzapena espazio esklusiboekin bizikletentzat, edo gutxienez, bizikletak bermeekin garraiatzea ahalbidetzen duten eserleku eraisgarriekin.
  6. Tren arrunten lineen azpiegiturak berrizteko eta eguneratzeko inbertsioen areagotzea, esleitutako aurrekontuak osotasunean erabiliz. Inbertsio hauek lehentasuna izan behar dute Abiadura Handiaren aurrean. Abiadura Handiko lineen eraikuntzan luzamendua eskatzen dugu, dagoeneko eraikita daudenak berrorientatuz, trenbide normal/arruntarekin eta jasangarriak diren beste garraio batzuekin intermodalitatea ahalbidetzeko.
  7. Europan zerbitzu mota hauetarako dagoen joerarekin bat eginez, ezabatutako gaueko trenak berreskuratzea eta gaueko zirkulazioen eskaintza areagotzea. Helburua hiri inguruak eta beraien artean urrun dauden Autonomia Erkidegoak konektatzea da, gure mugetatik harantzago lotura transeuroparrak inplementatuz Portugalekin eta Frantziarekin.
  8. Azken urteetan bertan behera utzitako zirkulazio guztiak eta (erabat edo partzialki) ezabatutako geltoki guztiak berreskuratzea, Gobernuaren Zerbitzu Publikoaren Obligazioa (ZPO) aplikatuz. ZPO-ren zerrendan tren guztiak sartuz, haren mantenua bermatzen duen diru-laguntza mota kontuan hartu gabe, eta bidaia ordutegiak eta denborak hobetuz.
  9. Merkantzia trenez garraiatzea bultzatzea lurralde guztia estaltzen duen oinarrizko sarearen barruan.
  10. Itxitako lineak berreskuratzea eta berriro irekitzea, azpiegiturak, ibilbideak eta dauden geltokiak aprobetxatuz, lurraldearen konektagarritasun beharrei erantzun ahal izateko zerbitzu proposamen bati jarraikiz.
  11. Dauden aldiriko sareak indartzea eta modu progresiboan sare berriak sortzea hirigune guztietan, batez ere sarerik ez duten Autonomia Erkidegoetan eta probintzia hiriburuetan, hiriburuak bere inguruko lurraldearekin lotuz, ordu bateko bidaia-denboran eta gutxienez ordu bateko maiztasun kadentziatuarekin, trenbidean zehar dauden herri guztiei zerbitzua emanez.
  12. Trenbide enpresa publikoak babestea billeteen prezioa merkatzea eta lehiakortasunaren eragina minimizatzea ahalbidetzen duten konpentsazioekin.
  13. Oinarrizko trenbide sarearen elektrifikazioa, eta gainontzeko lineetan trakzio sistema alternatiboak ezartzea berotegi efektua duten gasen isurketarik gabe, diesel trakzioa duen tren garraioa atzean uzten joateko modu progresiboan.
  14. Trenbide enpresa publikoen aldetik energia berriztagarriak erabiltzeko konpromisoa trenbide zerbitzu eta instalazio guztietan.
  15. Tren garraioaren pribatizazio prozesuak gelditzea eta tren enpresak esparru publikoaren barruan mantentzeko konpromisoa.
  16. Trenbide publikoa defendatzen dugu, kalitatezko enplegu publiko egonkorrarekin eta lan-eskubideekin.

Sarbideen Zerrenda

  • Absolucion jóvenes de las vías
  • Aliança per l'emergència climàtica València
  • Alianza por Clima
  • Alianza Verde
  • Anticapitalistas
  • Anticapitalistas Valladolid
  • ANTROPOLOGIA GLOBAL
  • ASAMBLE X EL CLIMA DE VALLADOLID
  • ASCIVA; ASAMBLEA CICLISTA DE VALLADOLID
  • Asociación Asturiana de Amigos de la Naturaleza (A.N.A.)
  • Asociación de Consumidores y Usuarios en Acción - FACUA
  • Asociación de Vecinos de La Alberca
  • Asociación Española de Educación Ambiental
  • Asociación Española de Educación Ambiental
  • Asociación Española Educación Ambiental
  • ASOCIACIÓN REGION DE MURCIA LIMPIA
  • Asturies pol Clima ApC
  • ATTAC País Valencià
  • CCOO
  • CCOO
  • CCOO de La Rioja
  • CGT Valladolid
  • CGT-PV
  • CGT-Valladolid
  • CMPA
  • COESPE-Pensionistas de Tota
  • Colla Ecologista La Carrasca-Ecologistes en Acció d'Alcoi
  • Col·lectiu Punt 6 SCCL
  • Col·lectiu Soterranya
  • Consejo de la Juventud de España
  • Coordinadora Ecoloxista d'Asturies
  • Coordinadora Ecoloxista d'Asturies
  • DOCENTES UNIDOS MURCIA
  • Ecologistas en Acción
  • Ecologistas en Acción Región Murciana
  • El Sindicato Ferroviario Intersindical Región de Murcia apuesta y se adhiere al manifiesto en defensa del ferrocarril y apuesta por un ferrocarril que enfrie el planeta y vertebre el territorio.
  • Esquerra Unida del País Valencià
  • FACUA CASTILLA Y LEON
  • Fundación Ecología y Desarrollo - ECODES -
  • Ganemos Palencia
  • Greenpeace
  • Intersindical Andaluza - Confederación
  • Intersindical Valenciana
  • IZQUIERDA UNIDA-VERDES R. M.
  • La Garbancita Ecológica S. Coop. Mad. Consumo Responsables
  • La Ribera en Bici
  • Madres por el Clima Región de Murcia
  • Más País Extremadura
  • Mesa por el Clima de Granada
  • Monegros no pierdas tu tren (particular)
  • Movemos Europa (WeMove)
  • Movimiento por el Tren Ruta de la Plata
  • Mundo Obrero Radio
  • Murcia en Bici
  • Parque central sin especulación
  • Persona Individual (Monegros no pierdas tu tren)
  • Plataforma de defensa del ferrocarril de CGT
  • Plataforma de defensa del ferrocarril de CGT
  • PLATAFORMA DEL VOLUNTARIADO DE LA REGIÓN DE MURCIA
  • Plataforma Emergència Climàtica Elx
  • Plataforma por el ferrocarril Directo Madrid- Aranda- Burgos, Línea 102.
  • Plataforma por el Ferrocarril Directo Madrid-Aranda de Duero-Burgos, LÍNEA 102
  • Plataforma por la Salud y Sanidad Publica de Adturias
  • Plataforma por un Nuevo Modelo Energético
  • Plataforma Salmantina en Defensa del Ferrocarril
  • Plataforms Salud Sanidad Publica
  • Podemos Asturies
  • red sevilla por el clima
  • Rodamons
  • Sector ferroviario CCOO Castilla y Leon
  • Sindicato Ferroviario (SF-Intersindical)
  • SINDICATO FERROVIARIO ANDALUCÁ
  • SOTERMUN
  • STACYL
  • STE ÁVILA
  • STECYL VALLADOLID
  • STELE
  • STEPALENCIA
  • stezamora
  • SUATEA (Sindicato Unitario y Autónomo de Trabajadortes de la Enseñanza de Asturias)
  • Teachers for Future Spain
  • Unión General de Trabajadoras y Trabajadores (UGT)
  • UNION SINDICAL OBRERA
  • USO
  • USO
  • USO Asturias
  • USO-Asturias
  • Vega Sur te Quiero Verde
  • Xúquer Viu
  • Extinction rebellion España
  • Extinctión Rebellion Málaga