Manifestua

Lurraldea egituratzen eta Planeta hozten duen Tren baten alde

2022-ko azaroak 21-27

Tren Publiko Sozial eta Jasangarriaren aldeko Estatuko Koordinatzaileak, Klimaren aldeko aliantzak lagunduta, Trenaren aldeko borroka astea ospatzeko deialdia egin diete, 2022ko azaroaren 21a eta 27a bitartean, modu deszentralizatuan, Koordinatzailearen barruan dauden hiritarren plataforma guztiei eta trena lurraldearen oreka justu eta garraiobide jasangarri bat bezala sustatzea defendatzeko interesa duen edozein talde edo erakunderi.

Klimaren eta energiaren larrialdi testuinguru batean gaudela kontuan hartutan, non Garraio, Mugikortasun eta Hiri-agendako Ministerioak berotegi efektua duten gasen isurketa murriztea lortzeko behar diren politika oso eskasak proposatzen dituen, duela gutxi argitaratu diren dokumentu desberdinetan ikus daitekeen moduan eta Aranjuez-Cuenca-Utiel tarteko tren-zerbitzuaren itxiera kontuan hartuta, trenaren aldeko plataformek gizarte mugimendu klimatikoarekin bat egin dute, estatuko lurralde guztian mobilizazioak egiteko "Lurraldea egituratzeko eta Planeta hozten duen Tren baten alde" lelopean

Hiritarrek, plataforma horietan eta beste hainbat gizarte-erakundetan ordezkatuak, aldirietako trenen eta eskualdeko trenen lehentasunezko zerbitzuak proposatzen dituzte, merkeak biztanle gehienentzat, ondasun, zerbitzu eta gainontzeko pertsonekin kontaktua irisgarri egiten dutenak, irisgarritasun maximoa mugikortasun minimoarekin lortuz. Trena beti izan da beharrezkoa, baina orain behar-beharrezko soluzioa da, eta modu demokratikoan eta berehala heldu beharreko trantsizio ekologiko sozial eta justuaren funtsezko zatia da.

Tren publikoaren aldeko Estatuko Koordinatzaileak eta Klimaren aldeko aliantzak garraio zerbitzu jasangarria eskatzen dugu honako ezaugarriak dituen azpiegiturarekin:

  1. Tren-bide sarekatua, trinkoa eta irisgarria egotea, elektrifikatutako lineekin osatua eta pertsonentzako eta merkantzien trafiko mistoarekin.
  2. Tren-trafikoa tren mota guztiak zirkulatzea ahalbidetzen duen Europako sistema komunarekin kudeatzea: aldirikoak, eskualdekoak, distantzia luzekoak, gauekoak eta merkantzia-trenak, egunero linea eta zentzuko 350 tren baino gehiagoko garraio-gaitasunarekin.
  3. Landa-guneko geltokiak sortzea eta mantentzea.
  4. Hiriguneetan estazioak sortzea eta behar bezala mantentzea, irisgarriak oinez, bizikletan eta taldeko garraio publikoetan, zein behar bereziak dituzten pertsonentzat.
  5. Hiriguneetan, itsas-portuetan eta lurreko portuetan metaketak dauden tokietan plataforma intermodalak eta logistikoak martxan jartzea.
  6. Batez-beste 165 km/h-ko abiadura duten zerbitzuen aldeko apustua egitea, horretarako ez da beharrezkoa tren azkarrek 200 km/h-ko abiadura maximoa gainditzea.
  7. txartel bakarra inplementatzea Espainia osoan, baliagarria Europar Batasuneko gainontzeko herrialdeetan ere.
  8. Azken urteetan, Zerbitzu Publikoen Betebeharren (OSP) aplikazio bidegabe baten ondorioz, bertan behera utzi diren eta kendu diren geltoki guztiak berreskuratzea.

atxikipenen zerrenda

  • Coordinadora Estatal por el Tren Público, Social y Sostenible
  • Asturies pol Clima
  • Ecologistas en Acción
  • Alianza por el Clima
  • Plataforma Defensa Ferrocarril Públic i de Qualitat (pdf.camp)
  • Foro Acción Rural / Federación de Asociaciones de Mujeres Rurales FADEMUR
  • Plataforma tren Santander Bilbao
  • XR España (Rebelión por el Clima)
  • Ecologistas en Acción Málaga
  • Izquierda Unida
  • Plataforma en Defensa del Ferrocarril de CGT
  • Sindicato Ferroviario SF-Intersindical
  • Asociación de Consumidores y Usuarios en Acción - FACUA
  • Consumur
  • Asociación Amigos del Ferrocarril de Baza
  • Revuelta de la España Vaciada
  • PCE
  • CGT
  • Intersindical Valenciana
  • Confederación Intersindical
  • Comisiones Obreras (CCOO)
  • UGT
  • "Plataforma en Defensa do Tren A Coruña e As Mariñas"
  • Plataforma Cantabria por lo Público
  • Plataforma por el Tren de Castilla y León
  • Indignats amb Renfe
  • Plataforma Defensa Ferrocarril Región Murcia
  • Plataforma Provincial de Almería por el Tren
  • Plataforma Defensa Ferrocarril Bahía de Cádiz
  • Plataforma Defensa Ferrocarril Campo de Gibraltar
  • Plataforma por el Tren Provincia de Sevilla
  • Movimiento por el Tren Ruta de la Plata
  • Plataforma Defensa Ferrocarril Castilla - La Mancha
  • Sociedad Española de Agricultura Ecológica
  • Plataforma Provincial Granada por el Tren
  • Associacio Promocio Transport Public (PTP)
  • USO
  • Consejo de la Juventud de España
  • Anticapitalistas
  • Fridays For Future Madrid
  • COAG
  • Alianza Verde
  • Asociación de Consumidores y Usuarios en Acción - FACUA
  • Juventud por el Clima
  • Monegros no pierdas tu tren
  • IU Manzanares (Castilla-La Mancha)
  • Alianza por el Clima
  • Plataforma por Russafa
  • Xuventude polo Clima A Corunha
  • Intersindical Valenciana
  • Consejo de la Juventud de España
  • Círculo Podemos Valladolid
  • ECODES, Asociación Cultural Cuevas de Librán
  • ConBici Coordinadora en defensa de la bicicleta
  • Campo Adentro
  • Contra el diluvio
  • Espacio Danos Tiempo
  • pdf.camp (Plataforma per la Defensa d'un Ferrocarril Públic i de Qualitat).